2008/01/20

Haurren estresak sortzen dituen arazo medikuei buruzko ikerketa



Gaian mulgildu baino lehen, gogoratu behar dugu estresa oinarrizko erantzun fisiologiko arrunta dela, eta bere funtzioa bizirautea dela. Horregatik, arrisku egoera batean gaudenean, gure nerbio sistema martxan jartzen da: begietako niniak handitzen dira, bihotz taupaden erritmoa azkartzen da, ahoa lehortzen da, bronkioak handitzen dira...


Honetan oinarrituz, Randall Quesada medikuak haurren estresarekin lotutako arazo medikuak aztertzen ditu. Hasiera batean hemen ikerketaren emaitzen laburpena jartzea pentsatu izan dut, baina gaztelaniaz dagoenez, eta hitz tekniko pila agertzen direnez, uste dut askoz hobea izangoa dela hemen lotura jartzea zuek zuzenean irakur dezazuen. Bestela, ikerketaren datu asko bidean galtzeko aukera dago. Beraz, ikerketaren emaitzen zehaztasunak irakurtzeko, beheko estekan sakatu besterik ez duzue egin behar.




- Ikerketaren emaitzak -



Besterik gabe, zuen interesekoa izango delakoan agurtzen naiz!

Beldurrak eta hauek desagertarazteko aholkuak

Oraingo honetan beldurren sailkapen batekin nator. Hemen dituzue askotan haurrengan beldurra sortzen duten fenomenoen zerrenda , eta kasu bakoitzean zer egin dezakegun:
Ekaitzak
Bi urtetik aurrera agertzen da beldur hau. Umea laguntzeko, gomendagarriena ekaitza jolasteko bide bezala ikustea da. Horretarako, umearekin begiratu eta aztertu egin ditzakegu euri tantak, tximistak zenbatu ahal ditugu, eta abar. Garrantzitsua da umeari azaltzea ekaitzak noizbait gertatzen diren eta denbora zehaz baten ondoren bukatu egiten diren fenomenoak direla.
Gurasoekiko banaketa
Beldur hau umeak 6 urte bete arte irauten du gutxi gora behera. Haurrak gurasoengandik aldentzen denean berak nahi duelako, ez dut beldurrik sentitzen, kuriositateak bultzatuta gauzatu egin duelako banaketa. Baina banaketa behartua bada, umea bakarrik eta babesik gabe sentituko da (adibidez, eskolara joaten hasten denean). Horretarako, txikitatik erakutsi behar diogu umeari gurasoak ezin direla beti berarekin egon, agertu eta desagertu egiten direla noizbait. Umeari bidea errazteko, hasiera batean "kuku"ra jolastuko gara berarekin, nagusiagoa denean ezkutaketetara...

Gaueko beldurrak
2 eta 4 urte bitartean agertzen dira. Umeak beldur mota hau sentitzen duenean, bera laguntzeko honako aholku haiek izan behar ditugu kontuan:

  • Hitz erlaxagarriekin umea lasaitu
  • Saiatu umearen beldurraren jatorria jolas eta irudien bitartez antzematen, eta ondoren bere fantasiaren izaera ez erreala azalduiozu
  • Oheratzeko momentua une atsegina bihurtu. Horretarako, oso lagungarria suertu ohi da ipuinen kontaketa lo hartu baino lehen
Iluntasuna
Haurrak 18 hilabete eta 4 urte dituen bitartean ematen da. Hau ekiditeko, gauza desberdinak egin ditzakegu:
  • Umeak lo egiteko giro aproposa sortu umeak goxo-goxo atsedena hartzeko
  • Umeari irakatsi bakarrik lo egiten eta argirik gabe
  • Oheratzeko errutina bat sortu
  • Ez begiratu ohe azpian, armairuetan... monstruorik badagoen. Izan ere, horrela izaki fantastikoen existentzia baieztatzen dugu

2008/01/19

Haurren antsietatea


Estresarekin lotutako beste arazo bat antsietatea da, hori dela eta, azken urteotan asko handitu da haurren antsietateari buruzko ikerketen kopurua. Eta hauen bitartez, ikerlariek nabaritu dute haurtzaroan antsietatea sufritzeak depresioak eta beste motatako arazo mentalak sortu ditzakeela helduaroan, beraz; ongi tratatzeko arazoa da hau.
Umeen antsietatearen sintomak, helduaroan ematen direnak bezalakoak dira, beti ere aldaera txiki batzuk kontuan hartuz(beldurrak ez dira helduenak izaten dituztenak, hiperaktibitatea haurtzaroko arazoa izan ohi da...)
Normalean, haur-antsietatea desagertarazteko, sendagai ansiolitikoak erabiltzen dira oso kantitate txikietan, edota antidepresiboak umearen adinera egokitutako kantitateetan. Hala ere, bukatzeko, esan beharra dago psikoterapia ere erabiltzen dela. Azken hau batzuetan erabiltzen den terapia nagusia da, baina beste kasu askotan tratamendu farmakologikoaren osagarri bezala erabiltzen da.

- Informazio iturria -

Bach-en loreak

Bachen loreekin egiten diren terapiak, Edwar Bach mediku ingelesak 1930. hamarkadan garatutako terapia alternatiboak dira. Mota honetako terapiak, prestatutako 39 nahasketa naturalen erabilpenean oinarritzen dira, eta patroi psikoemozional eraldatuak(beldurra, antsietatea...) sendatzeko asmatu egin zituen mediku honek. Terapia honen aldekoek diotenez, nahasketa hauen erabilpenarekin aipatutako arazo horiek gehienetan desagertu egiten dira. Hala ere, mundu guztia ez dago ados teoria honekin eta nahasketa hauek plazebo modura funtzionatzen dutela diote.

Neure kasuan, ez naiz nahasketa hauen aldekoa ezta kontrakoa ere, oraindik ez baitut informazio nahikorik bildu. Hala ere, gai honetan murgiltzea interesgarria suertatu daitekeela uste dut. Beraz, animatzen zaituztet informazioa irakurtzera, ea guztion artean terapia hauei buruzko iritzia sortzen dugun.

Horretarako, hiru helbide utziko dizkizuet hemen:

Bach-en loreak
Edwar Bach
Umeekin egindako ikerketa bat

"Estres en la infancia. Su prevencion y tratamiento" liburua


Interneten estresari buruzko bibliografia bilatzen, honako liburu honen kritika ikusi dut. Irakurri dudanez, liburu honetan haurren estresari buruzko galdera arruntenen erantzunak aurki ditzakegu. Gainera, idazlearen esperientzietan oinarrituta, hainbat adibide praktiko ere badaude. Beraz, edukiak kontuan hartuta, liburu honen bidez ikasiko dugu ume baten estresa diagnostikatzen, estres hori desagertarazten...

Liburuaren atalak hurrengoak dira:


  • Sarrera
  • Estresa familian
  • Estresa eskolan
  • Beste umeekin izandako harremanek sortutako estresa
  • Gaixotasun arazoek sortutako estresa

Beraz, denbora baduzue eta gaian interesatuta baldin bazaudete, proposamen ona duzue hemen, animatu zaitezte!

Ohiko beldur ebolutiboak


Beldurrek presentzia handia dute umearen garapenean, asko baldintzatu baitezakete haurraren garapena. Hasiera batean pentsa dezakezue gai honek ez duela loturarik blogaren gaiarekin, baina aurreko berriren batetan komentatu dudan bezala, beldurrek estresa sor dezakete haurrengan.

Beraz, goaz aztertzen ohiko umeen beldur ebolutiboak:

0-1 urte: Negar egiten dute estimulu ezezagunen aurrean
2-4 urte: Beldurra animaliei
4-6 urte: Beldurra iluntasunari eta asmatutako izaki ez errealei(monstruak, mamuak...)
6-9 urte: Beldurra min fisikoari eta besteen aurrean barregarri geratzeari
9-12 urte: Beldurra suari, istripuei eta gaixotasun larriei
12-18: Norbanakoaren autoestimarekin eta harremanekin lotutako beldurrak

2008/01/17

Musika tresnei buruzko powerpointa

Aurrekoetan komentatu dugun moduan, musika oso baliagarria suertatu daiteke umeak lasaitzeko. Baina hori ez da guztiak, musika tresnak maneiatzeak ere ondorio positiboak izan ditzake umearen garapenean. Hori dela eta, Slidesharen irakasgai honetarako egindako powerpointa sartzea erabaki dut.

Hona hemen aurkezpena:


Add to Technorati Favorites

Erabilgarria izan daitekeen bideoa

Dakizuenez, irakasgai honetan egin behar izan dugun lan bat tutorial baten grabazioa izan da. Nik 120 segunduko grabazio bat zelan egin azaldu dut, eta youtuben sartzea erabaki dut jende askorentzako erabilgarria izan daitekeelako.

Hona hemen nire lana:

Haurren estresa ekiditzeko, beldurrak desagertarazi!

Haurrek izaten dituzten ohiko beldurrek, antsietatea, estresa eta beste motatako arazo larriak ekar ditzakete. Hori dela eta, beldur horien desagerpena bultzatzea oso ekintza positiboa da.

Horretarako, oso erabilgarriak dira Zumarragan egin zutena bezalako ekintzak antolatzea: Galtzagorri elkarteak haurren beldurren inguruko erakusketa antolatu zuen herriko ikastetxeetako ikasleek ikus dezaten.

Galtzagorri elkartearen erakusketa hau "Jonas eta hozkailu beldurtia" ipuinean oinarritua zegoen, eta beldurraren isla liburuan bezain ederki jasotzen saiatu ziren euren erakusketan. Horretarako, areto bat sukalde baten itxurarekin apaindu zuten
Haurrak aretora iristen zirenean begirale batek jasotzen zituen eta Galtzagorrik erakusketarako bereziki sortutako "Jonasen Beldurra" marrazki bizidunak ikusten zituzten umeek. Jonasen istorioa ezagutu ondoren, sukaldera sartzen ziren (Jonasen istorioa bere etxeko sukaldean gauzatzen baitzen) eta bertan, beldurraren aurpegi desberdinak ezagututzen zituzten. Horretarako, bost zentzumenak barneratzen zituzten dinamiketan parte hartzen zuten.

Horrez gain, sukaldeko altzari guztiek gurpiltxoak zituzten, erraz buelta emateko moduan. Altzari bakoitzaren atzean beldurrarekin erlazionatutako pertsonaiak eta pertsonaia hauek jasotzen zituzten liburuak zeuden. Haurrak altzari desberdinetatik igarotzem ziren atzean zer topatuko zuten jakin gabe, begiraleak proposatzen zizkien dinamikak bidean zehar burutuz.

Nire ustez, horrelako ekimenak oso positiboak dira haurraren garapenerako, eta euren beldurrak desagertarazteko. Beraz, espero dut haurrek dituzten beldurrei behar bezala erreparatzea eta kontuan hartzea, eta horrelako ekimen askorekin topo egitea.


-Informazio iturria-

2008/01/02

Argazki biltegia: FLICKR


Hona hemen sortu dudan argazki biltegi berrian sartutako umeen argazki batzuk ikusteko esteka:




2007/12/16

Haurren antsietatea sendatzeko, antidepresiboak??


New England Journal Of Medicine aldizkarian argitaratu dutenez, Ameriketako Estatu Batuetako Buruko Osasunaren Institutuaren zientifikoek frogatu dute Prozac antzeko antidepresiboekin haur eta gazteen antsietatea sendatu daiteke.


Burututako frogetan antsietatea sufritzen duten 6 eta 17 urte bitarteko gazteak aztertu dituzte, aurreko 3 astetan zehar terapia psikologikoak jarraitu zituztenak. Azterketa egiteko gazteekin bi talde egin zituzten. Lehenengoek antidepresiboa hartu zuten, eta bigarren taldekoek, aldiz, eragina ez zuen beste substantzia bat. Ikerketaren emaitzak diotenez, lehenengo taldekoen sintomak hamarreko eskalan 7-9 puntutan murriztu egin zirela.


Ematen duenez, oraingoan umeekin antidepresiboen erabilpenak funtzionatu egin du. Hala ere, nire ustez, antidepresiboak erabili aurretik, bestelako metodoekin froga egin beharko genuke, umeeki substantzia kimikoetan oinarritutako terapiak burutzea ez baita komenigarria.






2007/12/05

Hipoterapia, terapia alternatibo berria

Estresa, antsietatea edo dena delakoa, umeetan arazo bera bezala agertzen bada ere, batzutan beste gaixotasun larriago baten ondorioa izan daiteke: Down sindromea, autismoa...
Hipoterapia, berez, beste arazoen irtenbide bezala erabili ohi da, eta bi onura mota dauzka: fisikoak eta psikologikoak, zeinetan antsietatea eta estresa sartzen diren. Beraz, estresa sufritzen duten haurrekin erabiltzeko terapia ere bada.
Terapia honetako saioak prestatzeko langile kualifikatuak izatea behar-beharrezkoa da. Horiek, gaixo bakoitzari egokitutako programa zehaztuko dute, eta terapeutaren aginduak jarraituz, saioak zuzenduko dituzte. Terapian parte hartuko duen zaldia zein izango den ere erabiko dute.
Hipoterapia arrakastatsua izateko, behar-beharrezkoa da haurrak ongi pasatzea. Gaixoak ariketa terapeutikoak gustoko baditu leku itxi eta hotzetan egiten diren ohiko tratamenduekin lotzen ez dituelako da. Haurra aske sentitzen da, eta aurrez aurre duen ingurune berria ikusita, jakin-mina eta lilura nagusitzen zaizkio. Hala, gertatzen den guztiari adi-adi izaten da.

Telebistan agertzen den biolentziaren eragina

Ikerketa baten arabera, umeek estres handia jasaten dute teleberrietan ikusten duten biolentzia dela eta. Izan ere, telebistan ikusten dituzten berri hunkigarriek eragin handia izaten dute haurrengan.
Hau demostratzeko, artikuluan New Yorkeko atentatuak aipatzen dira. Ematen duenez, berri horrek umeen arreta eskuratu zuen, eta horren ondorioz umeek beldurtuta, mehatxatuta eta zaurgarriak sentitu ziren. Eta gauza bera egunero ikusten dituzten hamaika Beraz, atera dezakegun ondorio nagusia zera da; kontu handiz ibili beharko garela umeek telebistan zer ikusten duten kontrolpean berriekin.

Gaiari buruzko 3 web gune





http://www.psicopedagogia.com/estres-infantil

Web gune honetan, umeen estresari hurpilpen orokor bat egiten da; beraz, gaian murgiltzeko orri egokia da. Gainera, gaiari buruzko artikulu gehiagoren loturak ere eskaintzen dizkigu.
















http://www.umm.edu/esp_ency/article/002059.htm

Web hau interesgarria iruditu zait batez ere, gurasoek umea laguntzeko izan behar dituzten jarreretan sakontzen duelako, baita umeak egin ditzaketen jardueretan ere.












http://www.todopsicologiainfantil.com/results.asp?nSector=6&cSector=Ansiedad/miedos/fobias

Azken orri hau ez da estresari buruzko web gune arrunt bat. Izan ere, informazioa zuzenean eskaini beharrean, gaiari buruzko hainbat orrialdeen helbidea eskaintzen digu.

2007/11/17

Musikoterapia

Gaur egun musikoterapia bai haurren estresa sendatzeko bai beste gauza askotarako, pil-pilean dagoen terapia denez, hona hemen antsietatea edo estresa sendatzeko erabili ohi den musika pieza bat:

Aranjuezeko kontzertua-Joaquin Rodriguez



[Informazio hau Haur Hezkuntzako beste ikasle baten blog batetik ateratakoa da]

2007/11/16

Laster gai honi buruzko informazioa topatzeko baliagarri diren 3 bitakoren komentarioa izango duzue!

2007/11/09

Zelan egiten dute gurasoek aurre umearen estresari?

Gurasoek modu desberdinak dituzte haurraren estresa ekidin edo pixkanaka desagertarazteko:

  • Haurrarentzat estresanteak diren egoeretan laguntza eskaini behar diote ;neba-arreba baten jaiotza esate baterako. Kasu honetan, lagungarria izango litzateke umea prestatzen joatea jaiotza berriaren unean prest egon dadin.

  • Komenigarria da umeari egoera estresanteetan baliatzeko estrategiak irakastea. Izan ere, honek haurrak laguntzen ditu, egoera horietan eraginkor sentitzen dira eta. (adb. "arazo bat baldin baduzu, laguntza eskatu", "esaiozu ez duzula gustatzen", modu horretako esaldiak esaten)

  • Aitak eta amak umea lagundu behar dute sentimenduak modu egoki batean aitortu, izendatu, onartu eta komunikatzen.

  • Haurrei irakatsi behar zaien beste gauza garrantzitsu bat, erlaxatzeko teknikak dira.

Hemen, nire ustez garrantzi handien dituzten puntuak aipatu ditut. Hala ere, askoz gehiago daude, irakurri ahal dituzuenak aurreko sarreran aipatutako web orrialdean.

    2007/11/07

    Zelan moldatzen da umea estres-egoerara?

    Hurrengo bi sarreretan jarriko dizuedan informazio guztia, web orrialde beratik izango da, umeen estresari buruzko datu asko azaltzen duen lekua topatu dut eta.

    Behin hau argituta, harira joango naiz. Oraingoan jorratuko dudan gaia, umeak estresara zelan moldatzen diren izango da. Adituek diotenez, haurrek estresari aurre egiteko baliabide mota desberdinak erabili ohi dituzte.

    Batzutan, zentzu emozional batean saiatzen dira egoera estresanteetatik urruntzen. Hau adibide batzuen bidez askoz hobeto ulertzen da. Adibidez, haurrek negar egiten dute eta haserretzen dira gurasoak lanera joaten direnean, abandonaturik sentitzen direlako. Beste batzuetan, zaurkortasun*-sentimendua izkutatzen saiatzen dira. Adibidez, zer edo zer batzeko edo jolasteari uzteko unea heltzen denean, askotan bat-batean jarrera aldatu eta umeak txarto portatzen hasten dira.

    Eta hazten direnean, aldiz, estresa jasateko erabiltzen dituzten metodoak desberdinak dira. Izan ere, nagusiagoak direnean estrategia kognitiboak erabiltzen hasten dira arazoak gainditzeko. Adibidez, hori ikus daiteke ume batek etengabe gertaera bati buruz galderak egiten dituenean.

    2007/11/05

    Estresaren kalteak burmuinean

    Ikerketa baten arabera, estres maila altua izateak eragin fisikoak sor ditzake umeen burmuinean. Hain zuzen ere, burmuineko eremuan non emozioak eta memoria kokatzen diren, hots, hipokanpoan.

    Stanford-eko (AEB) unibertsitateko zientzialariek diotenez, estresa jasan izan duten umeen hipokanpoa txikitu egiten dela ondorioztatu dute. Gainera, honetaz gain, ikerketa egin ondoren ikusi dute ume estresatuen odolak zuen estresaren hormonen (kortisola) kantitatea, kasu arruntetan ematen dena baino askoz altuagoa dela. Eta hori, ditudien baino askoz kaltegarria izan daiteke, gerta daitekeelako hormona horiek hipokanpoan dauden zelulak hiltzen joatea.

    Beraz, ziklo bukaezina dugu hau. Izan ere, estresak eragiten du kortisona maila altua izatea, horren ondorioz hipokanpoak kalteak suertatu daitezke, eta horrek umearen estresa areagotzen du.

    Ikerketa honen informazio gehiago, "BCCmundo" web orrialdean aurkitu dezakezue. Beraz, informazio osagarria lortu nahi baduzue, baduzue nora jo.

    2007/10/22

    Haur estresaren sintomak

    Gaurkoan, estresa jasaten duten haurrek izaten dituzten sintomekin nator. Lehenik eta behin, esan beharra dago bi multzotan sailkatzen direla; sintoma fisikoak eta sintoma emozionalak.
    Sintoma fisikoak honako hauek dira: buruko eta tripako mina, lo egiteko zailtasunak, gose eza, esfinterren kontrola ez izatea, etab.
    Sintoma emozionalak, aldiz, hurrengo hauek dira: antsietatea, kezkak, erlaxatzeko zailtasunak, negarra, ezin izatea emozioak kontrolpean izatea, beti heldu bat ondoan izateko beharra izatea, jarrera agresiboak, besteekin harreman gutxi izatea, umearen adinari dagokion heldutasuna ez izatea, gutxiagoa baizik, eskolan nota txarrak izatea, memoria txarra, arrazoitzeko arazoak izatea, tristezia, pentsamendu negatiboak ere ohikoak dira, autoestima baxua, eta lenguaia garatzeko orduan ere arazoak izan ditzakete.
    Argi dago, haur bakoitzaren sintomak desberdinak izango direla, eta hemen aipatu ditudanak baino askoz gehiago egongo direla; baina honakoak orokorrenak eta ohikoenak dira.
    Eta bukatzeko, aipagarria da informazio hau haurren estresari buruzko erderaz dagoen beste blog batetik atera dudala.

    2007/10/15

    Ume honek estresa izango du?


    Guztiok suposatu dezakegun bezala, estresaren arazoa konpontzeko lehenengo pausua detektatzea da. Hau dela eta, psikopedagogiari buruzko web orrialde batean aurkitu dudan informazioa komentatuko dut.

    Orrialde horretan irakurri dudanez, lau dira detektatze-prozesu horretan kontuan hartu beharrekoak:
    • Hasteko, ume hori zerk estresatzen duen identifikatu behar dugu, zeintzuk diren estimulu estresanteak jakiteko.
    • Umearen jarrera ere aztertu beharko dugu. Umeak badaki arazo bat duela? Arazo hori kontrolpean izan ahal duela uste du? Horrelako galderei erantzunak bilatzen saitu beharko gara.
    • Ondoren, haurraren estresaren ondorioak arlo desberdinetan aztertuko ditugu. Izan ere, jakin beharko dugu estresak eskolan duen eragina, familian, osasunean...
    • Eta azkenik, umearen jarrera orokorra aztertuko dugu.
    Beraz, laburpen gisa jarritako lau puntu orokor hauek kontuan izanda, goaz eskoletan arazoak detektatzen!

    2007/10/08

    Ongi etorri!


    Hemen duzue haurren estresari buruz izango den blog berria. Haur Hezkuntzako 3.mailan nago Euskal Herriko Unibertsitatean , eta hau teknologia berriei buruzko ikasgaiaren proiektu berria da.

    Astero joango naiz haurren estresari buruzko berriak, erlaxatzeko medotodoen azalpenak, eta abar sartzen. Espero dut blog hau zuen gustukoa izatea eta hemen agertutako informazioa interesgarria eta erabilgarria suertatzea.

    Besterik gabe, zuen bisita espero dut!