2008/01/20

Beldurrak eta hauek desagertarazteko aholkuak

Oraingo honetan beldurren sailkapen batekin nator. Hemen dituzue askotan haurrengan beldurra sortzen duten fenomenoen zerrenda , eta kasu bakoitzean zer egin dezakegun:
Ekaitzak
Bi urtetik aurrera agertzen da beldur hau. Umea laguntzeko, gomendagarriena ekaitza jolasteko bide bezala ikustea da. Horretarako, umearekin begiratu eta aztertu egin ditzakegu euri tantak, tximistak zenbatu ahal ditugu, eta abar. Garrantzitsua da umeari azaltzea ekaitzak noizbait gertatzen diren eta denbora zehaz baten ondoren bukatu egiten diren fenomenoak direla.
Gurasoekiko banaketa
Beldur hau umeak 6 urte bete arte irauten du gutxi gora behera. Haurrak gurasoengandik aldentzen denean berak nahi duelako, ez dut beldurrik sentitzen, kuriositateak bultzatuta gauzatu egin duelako banaketa. Baina banaketa behartua bada, umea bakarrik eta babesik gabe sentituko da (adibidez, eskolara joaten hasten denean). Horretarako, txikitatik erakutsi behar diogu umeari gurasoak ezin direla beti berarekin egon, agertu eta desagertu egiten direla noizbait. Umeari bidea errazteko, hasiera batean "kuku"ra jolastuko gara berarekin, nagusiagoa denean ezkutaketetara...

Gaueko beldurrak
2 eta 4 urte bitartean agertzen dira. Umeak beldur mota hau sentitzen duenean, bera laguntzeko honako aholku haiek izan behar ditugu kontuan:

  • Hitz erlaxagarriekin umea lasaitu
  • Saiatu umearen beldurraren jatorria jolas eta irudien bitartez antzematen, eta ondoren bere fantasiaren izaera ez erreala azalduiozu
  • Oheratzeko momentua une atsegina bihurtu. Horretarako, oso lagungarria suertu ohi da ipuinen kontaketa lo hartu baino lehen
Iluntasuna
Haurrak 18 hilabete eta 4 urte dituen bitartean ematen da. Hau ekiditeko, gauza desberdinak egin ditzakegu:
  • Umeak lo egiteko giro aproposa sortu umeak goxo-goxo atsedena hartzeko
  • Umeari irakatsi bakarrik lo egiten eta argirik gabe
  • Oheratzeko errutina bat sortu
  • Ez begiratu ohe azpian, armairuetan... monstruorik badagoen. Izan ere, horrela izaki fantastikoen existentzia baieztatzen dugu

No hay comentarios: