2008/01/17

Haurren estresa ekiditzeko, beldurrak desagertarazi!

Haurrek izaten dituzten ohiko beldurrek, antsietatea, estresa eta beste motatako arazo larriak ekar ditzakete. Hori dela eta, beldur horien desagerpena bultzatzea oso ekintza positiboa da.

Horretarako, oso erabilgarriak dira Zumarragan egin zutena bezalako ekintzak antolatzea: Galtzagorri elkarteak haurren beldurren inguruko erakusketa antolatu zuen herriko ikastetxeetako ikasleek ikus dezaten.

Galtzagorri elkartearen erakusketa hau "Jonas eta hozkailu beldurtia" ipuinean oinarritua zegoen, eta beldurraren isla liburuan bezain ederki jasotzen saiatu ziren euren erakusketan. Horretarako, areto bat sukalde baten itxurarekin apaindu zuten
Haurrak aretora iristen zirenean begirale batek jasotzen zituen eta Galtzagorrik erakusketarako bereziki sortutako "Jonasen Beldurra" marrazki bizidunak ikusten zituzten umeek. Jonasen istorioa ezagutu ondoren, sukaldera sartzen ziren (Jonasen istorioa bere etxeko sukaldean gauzatzen baitzen) eta bertan, beldurraren aurpegi desberdinak ezagututzen zituzten. Horretarako, bost zentzumenak barneratzen zituzten dinamiketan parte hartzen zuten.

Horrez gain, sukaldeko altzari guztiek gurpiltxoak zituzten, erraz buelta emateko moduan. Altzari bakoitzaren atzean beldurrarekin erlazionatutako pertsonaiak eta pertsonaia hauek jasotzen zituzten liburuak zeuden. Haurrak altzari desberdinetatik igarotzem ziren atzean zer topatuko zuten jakin gabe, begiraleak proposatzen zizkien dinamikak bidean zehar burutuz.

Nire ustez, horrelako ekimenak oso positiboak dira haurraren garapenerako, eta euren beldurrak desagertarazteko. Beraz, espero dut haurrek dituzten beldurrei behar bezala erreparatzea eta kontuan hartzea, eta horrelako ekimen askorekin topo egitea.


-Informazio iturria-

No hay comentarios: