2007/11/07

Zelan moldatzen da umea estres-egoerara?

Hurrengo bi sarreretan jarriko dizuedan informazio guztia, web orrialde beratik izango da, umeen estresari buruzko datu asko azaltzen duen lekua topatu dut eta.

Behin hau argituta, harira joango naiz. Oraingoan jorratuko dudan gaia, umeak estresara zelan moldatzen diren izango da. Adituek diotenez, haurrek estresari aurre egiteko baliabide mota desberdinak erabili ohi dituzte.

Batzutan, zentzu emozional batean saiatzen dira egoera estresanteetatik urruntzen. Hau adibide batzuen bidez askoz hobeto ulertzen da. Adibidez, haurrek negar egiten dute eta haserretzen dira gurasoak lanera joaten direnean, abandonaturik sentitzen direlako. Beste batzuetan, zaurkortasun*-sentimendua izkutatzen saiatzen dira. Adibidez, zer edo zer batzeko edo jolasteari uzteko unea heltzen denean, askotan bat-batean jarrera aldatu eta umeak txarto portatzen hasten dira.

Eta hazten direnean, aldiz, estresa jasateko erabiltzen dituzten metodoak desberdinak dira. Izan ere, nagusiagoak direnean estrategia kognitiboak erabiltzen hasten dira arazoak gainditzeko. Adibidez, hori ikus daiteke ume batek etengabe gertaera bati buruz galderak egiten dituenean.

No hay comentarios: