2007/11/09

Zelan egiten dute gurasoek aurre umearen estresari?

Gurasoek modu desberdinak dituzte haurraren estresa ekidin edo pixkanaka desagertarazteko:

  • Haurrarentzat estresanteak diren egoeretan laguntza eskaini behar diote ;neba-arreba baten jaiotza esate baterako. Kasu honetan, lagungarria izango litzateke umea prestatzen joatea jaiotza berriaren unean prest egon dadin.

  • Komenigarria da umeari egoera estresanteetan baliatzeko estrategiak irakastea. Izan ere, honek haurrak laguntzen ditu, egoera horietan eraginkor sentitzen dira eta. (adb. "arazo bat baldin baduzu, laguntza eskatu", "esaiozu ez duzula gustatzen", modu horretako esaldiak esaten)

  • Aitak eta amak umea lagundu behar dute sentimenduak modu egoki batean aitortu, izendatu, onartu eta komunikatzen.

  • Haurrei irakatsi behar zaien beste gauza garrantzitsu bat, erlaxatzeko teknikak dira.

Hemen, nire ustez garrantzi handien dituzten puntuak aipatu ditut. Hala ere, askoz gehiago daude, irakurri ahal dituzuenak aurreko sarreran aipatutako web orrialdean.

    No hay comentarios: