2007/10/22

Haur estresaren sintomak

Gaurkoan, estresa jasaten duten haurrek izaten dituzten sintomekin nator. Lehenik eta behin, esan beharra dago bi multzotan sailkatzen direla; sintoma fisikoak eta sintoma emozionalak.
Sintoma fisikoak honako hauek dira: buruko eta tripako mina, lo egiteko zailtasunak, gose eza, esfinterren kontrola ez izatea, etab.
Sintoma emozionalak, aldiz, hurrengo hauek dira: antsietatea, kezkak, erlaxatzeko zailtasunak, negarra, ezin izatea emozioak kontrolpean izatea, beti heldu bat ondoan izateko beharra izatea, jarrera agresiboak, besteekin harreman gutxi izatea, umearen adinari dagokion heldutasuna ez izatea, gutxiagoa baizik, eskolan nota txarrak izatea, memoria txarra, arrazoitzeko arazoak izatea, tristezia, pentsamendu negatiboak ere ohikoak dira, autoestima baxua, eta lenguaia garatzeko orduan ere arazoak izan ditzakete.
Argi dago, haur bakoitzaren sintomak desberdinak izango direla, eta hemen aipatu ditudanak baino askoz gehiago egongo direla; baina honakoak orokorrenak eta ohikoenak dira.
Eta bukatzeko, aipagarria da informazio hau haurren estresari buruzko erderaz dagoen beste blog batetik atera dudala.

No hay comentarios: